BESTE HIZKUNTZETAKO ESALDI EZAGUNAK:
(“Euskal Hiztegi Modernoa”, Xabier Kintana eta Joseba Tobar-ena eta “Diccionario de expresiones extranjeras”, Gregorio Doval-ena, bi lan hauetan oinarrituta)
1- Ab absurdo: (latina) absurdua delako.
2- Ab aeterno: (lat.) betidanik.
3- Ab initio: (lat.) hasiera-hasieratik.
4- Ad litteram: (lat.)letraz letra, hitzez hitz.
5- A la dernière: (frantzesa) azken modara.
6- Alea jacta est: (lat.) zoria jadanik botata dago.
7- Altius, cistius, fortius: (lat.) gorago, arinago, indartsuago.
8- All right: (ingelesa) oso ederki, txit ongi.
9- A posteriori: (lat.) ondorioak ikusi ta gero.
10- A priori: alde aurrez, aldez aurretik.
11- Arrivederci: (italiera) ikusi arte, agur.
12- At home: (ing.) etxean, norbere etxean.
13- Auf wiedersehen: (alemaniera) ikusi arte.
14- Au revoir: (fr.) ikusi arte.
15- Ave Caesar morituri te salutant: (lat.) Agur Cesar, hiltzera doazenak agurtzen zaituzte.
16- Bitte: (al.) mesedez, faborez.
17- Carpe diem: (lat.)probetxa hadi egungo egunaz.
18- Casus belli: (lat.) gerrarako kasua.
19- C´ est tout: (fr.) hauxe da guztia.
20- Cogito ergo sum: (lat.) pentsatzen dut, beraz ba naiz.
21- Coitus interruptus: (lat.) bukagabeko sexu elkartzea.
22- Con la iglesia hemos topado: (gaztelera) elizarekin egin dugu topo.
23- Cum laude: (lat.) aipamen bereziaz.
24- Curriculum vitae: (lat.) bizitzaren nondik norako ibilerak.
25- Chi va piano, va lontano: (it.) astiro dabilena urrunera heltzen da.
26- Danke: (al.) eskerrik asko.
27- De facto: (lat.)egitez, errealitatean.
28- Delirium tremens: (lat.) zorabio nagusia.
29- De motu propio: (lat.) berez, bere baitatik irtenik.
30- Divide et vinces: (lat.) zatika ezazu eta irabaziko duzu.
31- Dominus vobiscum: (lat.) Jauna zuekin.
32- Dura lex, sed lex: (lat.) lege gogorra, baina lege, hala ere.
33- Ecce homo!: (lat.) lit.: Hona hemen gizona!
34- Eli, Eli, lamma sabakthani: (hebraiera) Ene Jainkoa, ene Jainkoa, zergatik nauzu abandonatu.
35- English spoken: (ing.) ingelesez egiten da.
36- En petit comité: (fr.) batzar ttipian.
37- En un lugar de la Mancha: (gazt.) Manchako toki batetan.
38- Ex aequo: (lat.) meritu berdinez.
39- Ex cathedra: (lat.) katedratik.
40- Ex professo: (lat.) berariaz, apropos.
41- Fac simile: (lat.) lit.: “egizu berdin”.
42- Fifty-fifty: (ing.) erdi eta erdi, erdizka.
43- French kiss: (ing.) lit.: “muxu frantzesa”.
44- Fugit irreparabile tempus: (lat.) denbora erremediogabeki doa ihesi.
45- God save the king! : (ing.) Jainkoak gorde beza erregea.
46- Good-bye: (ing.) agur.
47- Happy end: (ing.) amaiera zoriontsua.
48- Home, sweet home: (ing.) “etxea, etxe gozoa”.
49- Homo homini lupus: (lat.) gizona gizonarentzat otso.
50- Homo sapiens: (lat.) “gizon jakintsua”.
51- Honoris causa: (lat.) ohorez, ohorearen kausaz.
52- Idem: (lat.) berdin.
53- Import-export: (ing.) inportaketa-exportaketa.
54- In albis: (lat.) zuri, zuritan.
55- In extremis: (lat.) azkenetan, azken orduan.
56- In fraganti: (lat.) bete betean, zerbait egiten aritzean.
57- In illo tempore: (lat.) aldi hartan, orduan.
58- In memoriam: (lat.) oroipenean.
59- In pectore: (lat.) barruan, bere kautan.
60- In saecula saeculorum: (lat.) menderen mendetan.
61- In situ: (lat.) bere tokian, toki jatorrian.
62- In vitro: (lat.) beirean.
63- In vivo: (lat.) izaki biziengan.
64- Ipso facto: (lat.) mementu berean, oraintxe.
65- Juro: (lat.) zin egiten dut.
66- King size: (ing.) lit.: “errege tamainua”, tamainu familiarra adierazteko.
67- Kyrie eleison: (grekera) Jauna, urrikal hadi.
68- Laissez faire, laissez passer: (fr.) utzazue egiten, utzazue pasatzen.
69- Lapsus linguae: (lat.) mihiaren konturatu gabeko okerra.
70- Last but not least: (ing.) azkena baina ez ttikiena.
71- Latin lover: (ing.) lit.: amorante latinoa.
72- L´Etat c´est moi: (fr.) neu naiz Estatua.
73- Liberté, Egalité et Fraternité: (fr.) Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna.
74- Love story: (ing.) lit.: “amodiozko istorioa”.
75- L´union fait la force: (belgikera) batasunak indarra dakar.
76- Made in: (ing.) ....-an egina.
77- Mal fario: (ijito erara) zoritxarra.
78- Mare Nostrum: (lat.) lit.: “Gure Itsaoa”, Mediterraneoa.
79- Marhaba: (arabiera) kaixo.
80- Mass media: (ing.) komunikabideak.
81- Mea culpa: (lat.) nire erruz, nire erruagatik.
82- Materia prima: (lat.) lehen-gaia.
83- Ménage à trois: (fr.) lit.: “etxea hirurentzat”, amodiozko triangelua.
84- Mens sana in corpore sano: (lat.) adimendu sendoa gorputz sendoan.
85- Merci (beaucoup): (fr.) eskerrik asko.
86- Modus vivendi: (lat.) bizimodua.
87- Navarre shall be the wonder of the world: (ing.; Shakespeareren bertso baten hasiera) Nafarroa munduko miraria izanen da.
88- Nihil obstat: (lat.) ez du ezer kontrakorik.
89- Non plus ultra: (lat.) harantzago ezin.
90- Off the record: (ing.) lit.: “grabaketaz kanpo”.
91- On parle français: (fr.) frantsesez egiten da.
92- Panta rhei: (gr.) dena higitzen da.
93- Paris bien vaut une misse: (fr) Parisek meza bat ongi balio du, Parisengatik meza bat entzun daiteke.
94- Pax romana: (lat.) bake erromatarra.
95- Peccata minuta: (lat.) pekatutxoak, txikikeriak, huskeriak, inozokeriak...adierazteko.
96- Per accidens: (lat.) hola gertatu delako, kasualitatez.
97- Per capita: (lat.) buru bakoitzeko, pertsona bakoitzeko.
98- Per se: (lat.) berez.
99- Please: (ing.) mesedez.
100- Pole position: (ing.) lit.: “posizio polarra”.
101- Porca miseria!: (it.) “hauxe bizimodu miserablea!” adierazteko.
102- Post data: (lat.) geroago emanak.
103- Post meridiem: (lat.) eguerdi ondoan.
104- Pur sang: (fr.) odol puroa.
105- Rara avis: (lat.) lit.: “hegazti arraroa”.
106- Road movie: (ing.) errepidetako filmea.
107- Quid pro quod: (lat) gauza bat beste baten ordez.
108- Quo vadis?: (lat.) lit.: nora zoaz?
109- Quousque tandem?: (lat.) noiz arte?
110- Reality show: (ing.) lit.: “espektakulu erreala”
111- Salám: (arabiera) bakea.
112- Savoir faire: (fr.) jakin egiten.
113- Sayonara: (japoniera) agurtzean.
114- Scotland Yard.: (ing.) polizia ingelesa.
115- Self-made man: (ing.) inoren laguntza barik aurrera atera den gizona.
116- Sex symbol: (ing.) sinbolo, ikono... sexuala.
117- S´il vous plait: (fr.) mesedez, faborez.
118- Sine die: (lat.) eguna ipini gabe.
119- Si parla italiano: (it.) italieraz egiten da.
120- Si vis pacem, para bellum: (lat.) lit.: “bakea nahi baduzu, egizu gerra”.
121- Something is rotten in the state of Denmark: (ing.) Danimarkako Estatuan ba dago zerbait kiratsik.
122- Spain is different: (ing.) lit.: “Espainia desberdina da”; esaldi publizitarioa.
123- Spasivo: (errusiera) eskerrik asko.
124- Statu quo: (lat.) aurreko egoera, gauzak dauden daudenean.
125- Sui generis: (lat.) bere gisako.
126- Sursum corda: (lat.) gora bihotzak.
127- Thank you: (ing.) eskerrik asko.
128- That is the question: (ing.) hauxe da questionea.
129- The end: (ing.) amaiera (filmeetan).
130- Third World: (ing.) Tercer Mundo (gazt.)= Hirugarren Mundua.
131- Tête-à-tête: (fr.) buruz buru, aurrez aurre, aurpegiz aurpegi.
132- That is the question: (ing.) hauxe da kontua.
133- To be or not to be: (ing.) izan ala ez izan.
134- Top secret: (ing.) sekretu gorena.
135- Totus tuus: (lat.) dena zeurea.
136- Totum revolutum: (lat.) dena nahastua;
nahaste-borrastea, nahaspiloa.
137- Trade mark: (ing.) “fabrikako marka”
138- Traduttore, traditore: (it.) “itzultzaile, traidore”.
139- Uncle Sam: (ing.) Tio Sam (gazt.)= Osaba Sam, USA-ren pertsonifikazioa.
140- Va bene?: (it.) dena ondo (doakizu)?, zelan?
141- Vade in pace: (lat.) bakea zurekin.
142- Vade retro!: (lat.) jo atzera, alde, ospa...
143- Velis nolis: (lat.) nahi ta nahi ez.
144- Veni, vidi, vinci: (lat.) heldu, ikusi ta irabazi.
145- Verbi gratia: (lat.) adibidez, esate baterako, esaterako.
146- Via crucis: (lat.) gurutzearen bidea.
147- Viceversa: (lat.) alternatiboki, elkarrekiko.
148- Vox populi, vox Dei: (lat.) herriaren boza, Jainkoaren boza.
149- Who´s who: (ing.) nor da nor, zein da nor.
150- Wall Streat: (ing.) lit.: “murruaren kalea”; New York-eko Burtsaren kalea.
151- White House: (ing.) Casa Blanca (gazt.)= Etxe Zuria; USA-ko presidentearen etxebizitza.
152- Xalom: (hebr.) bakea, agur.
153- Xukran: (arab.) eskerrik asko.
154- Yankees, go home!: (ing.) Gerra Hotzeko slogana, “Yankiak, zoazte etxera”, alde hemendik... adierazteko.
155- Yom Kippur: (hebr.) “Expiatze edo Aflikzioaren Eguna”, juduen urteko jai-egunik garrantzitsuena, euren egutegiko 7. hileko 10. egunean ospatzen dena.
BESTE HIZKUN-
TZETAKO
BERBA
EZAGUNAK:
(Aipatutako Gregorio Doval-en lanetik hartuak eta euskerara itzuliak)
1- Aerobic: (ing.) teknika gimnastikoa.
2- Aérosol: (fr.) espray.
3- Affiche: (fr.) iragarkia.
4- Aggiornamento: (it.) eguneratu.
5- Airbag: (ing.) literalki “airezko zorroa, boltsa”.
6- Album: (lat.) bilduma.
7- Alias: (lat.) gaitzizena, goitizena, ezizena.
8- Alien: (ing.) extralurtarra.
9- All i oli: (katalanera) literalki “baratxuri eta olioa”.
10- Allô! : (fr.) esan! –telefonoz-.
11- Amateur: (fr.) zale.
12- Anathema: (gr.) anatema.
13- Anduriña: (galiziera) enara.
14- Anorak: (eskimalera) larruzko jaka berez, egun ez bustitzeko edozein jaka.
15- Antibaby: (ing.) antisorgailua.
16- Antidoping: (fr.) ingelesekotik sortua, antidopajea.
17- Apartheid: (afrikanera) literalki “bazterketa”.
18- Aquarium: (lat.) ur untzia.
19- Arriviste: (fr.) igolea, arribista.
20- Attrezzo: (it.) atrezoa, antzeslanetarako beharrezko elementu multzoa.
21- Auditorium: (lat.) auditorioa, entzulegoa.
22- Auto-stop: (fr.) hitz hibridoa automobile frantzesa gehi stop ingelesa, hots, “automobila geratu”.
23- Ayatollah: (arab.) literalki “Allah-ren keinua”.
24- Baby: (ing.) ume.
25- Badminton: (ing.) kirol mota bat.
26- Bambino: (it.) ume.
27- Banzai: (jap.) literalki “hamar mila urte”; gerrarako garrasia.
28- Barbie: (ing.) panpina ezagunaren izen komertziala.
29- Bazooka: (ing.) bazuka, arma tipo bat.
30- Béchamelle: (fr.) betxamela, saltsa tipo bat.
31- Best-seller: (ing.) literalki “hoberen saldua”, gehien saltzen dena.
32- Bicocca: (it.) egun kauka, oso merkea.
33- Bikini: (fr.) pieza biko bainu-jantzia.
34- Bingo: (ing.) kanpaiaren soinutik dator –bing-,
jokoan bingo!
35- Biscotte: (fr.) italierazko hitzetik sortua, ogi xigortua.
36- Bla-bla-bla: (fr.) etenik gabeko hitz jarioa adierazteko.
37- Blaugrana: (kat.) Bartzelona futbol taldeko koloreak.
38- Blue jeans: (ing.) “praka vaqueroak, tejanoak”.
39- Body milk: (ing.) gorputz krema.
40- Bonsai: (jap.) literalki “landarea potoan”.
41- Bonzo: (portugalera) japonieratik, moje budista.
42- Boom: (ing.) lit.: trumoia.
43- Boomerang: (ing.) Australiako dialekto batetik sortua. Lit.: “itzultzen den egurra”.
44- Boulevard: (fr.) zuhaitzez beteriko kalea gaur egun.
45- Boutique: (fr.) hasieran “dendatxoa”, egun dotorea.
46- Box: (ing.) lit.: “kutxa”.
47- Boy: (ing.) mutila, gaur egun striptease egiten duena.
48- Bricolage: (fr.) etxean egiten diren esku lanak.
49- Bungalow: (ing.) solairu bateko etxetxoa.
50- Bunker: (al.) lurpeko gordelekua.
51- Business: (ing.) negozioak.
52- Bwana: (suajili) lit.: “ugazaba, jauna”.
53- Cabaret: (fr.) gau taberna tipo bat.
54- Camorra: (it.) sekretuzko anaitasun deliktiboa.
55- Camouflage: (fr.) lit.: “mozorratze”.
56- Camping: (ing.) akanpatzea.
57- Canapé: (fr.) jesarlekua eta aperitiboa.
58- Candomblé: (por.) kultu hegoamerikarra, jatorriz afrikarra.
59- Cannelloni: (it.) janari italiarra.
60- Capo: (it.) lit.: “buru”, mafiakoa.
61- Capoeira: (por.) arte martzial brasildarra.
62- Carnet: (fr.) identitate agiria.
63- Cassette: (fr) lit.: “kutxatxoa”.
64- Catering: (ing.) janaria hornitzen duen zerbitzua.
65- Cello (tape): (ing.) zinta itsaskorra.
66- Chachi: (ijit.) txit ondo.
67- Champagne: (fr.) burbuiladun ardo mota bat.
68- Champignon: (fr.) perretxiko tipo bat.
69- Chandail: (fr.) kirola egiteko janzkera.
70- Chapeau: (fr.) lit.: “kapela”, bapo!
71- Charter: (ing.) hegaldi irregularra, turistikoa.
72- Chicano: (ing.) “mexikano”-aren aferesis.
73- Chinatown: (ing.) lit.: “txinatar auzoa”.
74- Chopped: (ing.) lit.: “xehakina”, okela txiki-txiki egina.
75- Christmas: (ing.) “Gabonak”.
76- Chungo: (ijit.) “itsusia, txarra, txarto, zikoitz...”.
77- Cicerone: (it.) gidari turistikoak.
78- Climax: (lat.) eskala, punturik gorena.
79- Clip: (ing.) grapa metalikoa.
80- Clown: (ing.) pailazoa.
81- Club: (ing.) elkarte.
82- Coca-cola: (ing.) edari marka.
83- Cocktail: (ing.) edari desberdinen nahastea.
84- Cognac: (fr.) pattarra antzekoa.
85- Collage: (fr.) lit.: coller = itsatsi, kolatu.
86- Comfort: (ing.) erosotasuna, ongitasuna.
87- Comic: (ing.) irudizko istorioa.
88- Consommé: (fr.) salda.
89- Copyright: (ing.) lit.: “kopia eskubidea”.
90- Corner: (ing.) iskina, zoko, bazter.
91- Cotillon: (fr.) urte zaharreko festa, besteak beste.
92- Couché: (fr.) paper klase bat.
93- Cowboy: (ing.) “behi-zaina”.
94- Croissant: (fr.) ilargi itxurako opila.
95- Croquis: (fr.) krokisa, zirrimarra.
96- Cutter: (ing.) ebakitzeko tresna.
97- Dalai lama: (tibetera) lit.: “jakituri ozeanoa”.
98- Darling: (ing.) maitea.
99- Dazibao: (txinera) letra haundidun kartela.
100- Decathlon: (gr.) 10 frogadun kirol-lehiaketa.
101- Derby: (ing.) ekipo lokalen arteko lehia.
102- Detective: (ing.) ikertzaile privatua.
103- Diabolo: (fr.) jolas moeta bat.
104- Diesel: (al.) motor tipo bat.
105- Disc-jokey: (ing.) lit.: “disko gidaria”.
106- Display: (ing.) lit.: “expositorea”.
107- Divo: (lat.) lit.: “jainkoa, dibinala”.
108- Dobermann: (al.) txakur arraza bat.
109- Driver: (ing.) lit.: “gidaria”.
110- Duplex: (lat.) “bikoitza”.
111- Eau de cologne: (fr.) perfumea, ur gozoa, kolonia.
112- Ego: (lat.) ni.
113- Escalope: (fr.) xerra mehe-mehea eta ongi frijitua.
114- Espetec: (kat.) lukainka moeta bat.
115- Eureka!: (gr.) lit.: “aurkitu dut”.
116- Exit: (ing.) irteera.
117- Factotum: (lat.) denetarik egiten dakiena.
118- Fakir: (arab.) lit.: “pauperra, pobrea...”
119- Fanzine: (ing.) aldizkari moeta bat.
120- Fast-food: (ing.) lit.: “janari arina, bizkorra”.
121- Favela: (por.) etxola edo txabolen auzoa.
122- Fax: (ing.) telefacsimile-ren apokopea.
123- Feeling: (ing.) lit.: “sentimendua”.
124- Fétiche: (fr.) zorte ona erakartzeko objetuak.
125- Film: (ing.) pelikula, filmea, luzemetraia.
126- Fitness: (ing.) lit.: “prestakuntza fisikoa”.
127- Flash: (ing.) lit.: “argitasuna, dirdirapena”.
128- Footing: (ing.) intentsitate gutxiko laisterketa.
129- Forceps: (lat.) lit.: “orrikak, kurrika, tenazak”.
130- Formica: (ing.) lit.: “mikaren ordezkoa”. Izen komertziala da.
131- Frac: (fr.) gizonezkoentzako jaka zeremoniala.
132- Full-contact: (ing.) lit.: “kontaktu osoa”. Boxeoa eta arte martzialen nahastea.
133- Futon: (jap.) kotoizko koltxoneta.
134- Gag: (ing.) efektu komikoa.
135- Game: (ing.) jolasa.
136- Garçon: (fr.) mutila.
137- Gay: (ing.) lit.: “alegerea, alaia”. Gizon homosexuala.
138- Geisha: (jap.) tea-etxeetako emakumea.
139- Gigolo: (fr.) emakume baten amorante gaztea, gizonezkoa.
140- Ginseng: (txin.) lit.: “gizon itxurako sustraia”.
141- Glamour: (ing.) xarmagarria, erakargarria.
142- Gluten: (lat.) lit.: “kola, urahi”.
143- Go-go: (ing.) diskoteketako dantzaria.
144- Graffiti: (it.) hormetako margoketak, irudiak.
145- Guateque: (karibera) edozein festa zaratatsua.
146- Hacker: (ing.) pirata informatikoa.
147- Hamaca: (tainera) ohe zintzilikaria.
148- Hamster: (al.) ugaztun karraskari txiki bat.
149- Handicap: (ing.) lit.: “eskua kapelean”, oztopoa, eragozpena.
150- Hangar: (fr.) hegazkinen gordelekua.
151- Harakiri: (jap.) lit.: “sabelaren ebaketa”.
152- Hardware: (ing.) ordenagailuaren soporte materiala, fisikoa.
153- Heavy: (ing.) lit.: “pisutsua”, gogorra.
154- Hincha: (gazt.) futbol-zale zaleak, ganberroak.
155- Hip-hop: (ing.) “kaleko gazteen mugida”.
156- Hippy: (ing.) lit.: “bizia, enrollatua, drogazale...”.
157- Hispano: (ing.) USA-ko hiritar hispanoamerikarra.
158- Hobby: (ing.) denborapasak, zaletasuna, entretenimendua...
159- Hooligan: (ing.) ganberroak futbolekoak.
160- Hot-dog: (ing.) lit.: “txakur beroa”, saltxitxa.
161- Hula-hula: (hawaiera) lit.: “bedarrezko gona-bedarrezko gona”, emakumeen dantza tipo bat.
162- Iceberg: (ing.) ice (ingelesez) = izotz eta berg (alemanez) = mendia.
163- Idem: (lat.) bera.
164- Igloo: (ing.) jatorrizko idglu-tik (esk)= etxea edurrezkoa.
165- Ikebana: (jap.) lit.: “lore bizia”, loren apainketaren artea.
166- In: (ing.) “modan dagoena, egunean...” besteak beste.
167- INRI: (lat.) Iesus Nazarenus Rex Iudaeórum-aren sustantibazioa, hots, Jesus Nazarenoa Juduen Errege.
168- Intercity: (ing.) interurbanoa.
169- Interim: (lat.) lit.: “bitartean”.
170- Internet: (ing.) lit.: “sare internazionala”-ren laburtzapena.
171- Intifada: (arab.) lit.: “matxinada”.
172- ISBN: (ing.) International Standard Book Number-en siglak, hau da, liburu bakoitzaren zenbaki internazionala.
173- Islam: (arab.) lit.: “Jainkoaren borondatearekiko menekotasuna, entrega”.
174- Jacuzzi: (ing.) bainu-untzia, kaliforniar asmatzailearen abizenetik datorren izena.
175- Jaima: (arab.) marokiar nomaden camping-denda tradizionala.
176- Jehová: ikus Yahvé.
177- Jihad: (arab.) lit.: “konfliktua, gatazka, borroka...”.
178- Jiujitsu: (jap.) lit.: “malgotasunaren praktika”.
179- Jogging: (ing.) laisterketa moeta bat.
180- Joker: (ing.) “comodin-a jokoan, adarjolea”.
181- Junior: (lat.) gazte.
182- Kabbala: (hebr.) lit.: “tradizioa”, nolabait “lege zaharrak”.
183- Kabuki: (jap.) lit.: “poesia eta dantzaren artea”.
184- Kama Sutra: (sanskrito) lit.: “maitasunaren tratatua”.
185- Kamikaze: (jap.) lit.: “jainkoaren haizea”, piloto suizidak.
186- Kaputt: (al.) lit.: “apurtuta, hondatuta, alferrik galduta”.
187- Karaoke: (jap.) lit.: “orkestra hutsik”.
188- Karate: (jap.) lit.: “esku hutsik”.
189- Kart: (ing.) ibilgailu moeta bat.
190- Katana: (jap.) samuraiak erabiltzen zuten ezpata.
191- Katiuska: (errusiera) gomazko bota haundiak.
192- Kayak: (ing.) jatorriz eskimalen hizkuntzatik, ka-iak= gizon batek gidaturiko potina.
193- Keffia: (arab.) palestinarrak erabiltzen duten burukoa.
194- Ketchup: (ing.) tomate antzeko saltsa.
195- Khaki: (hindiera) lit.: “hautsaren kolorekoa”.
196- Kilim: (turkiera) alfonbra moeta.
197- Kilt: (ing.) eskoziarren gona motza.
198- Kimono: (jap.) lit.: “setazko gauza”.
199- Kleenex: (ing.) paperezko musu-zapien marka komertziala.
200- Kremlin: (erru.) lit.: “gotorleku”; kreml= harria.
201- Ku-Klux-Klan: (ing.) USA-ko sekretuzko erakunde arrazista.
202- Kung-fu: (txin.) lit.: “irteera aurkitzeko esfortzua”.
203- Kursaal: (al.) lit.: “sendaduren sala”, bainu-etxeetan.
204- Lady: (ing.) anderea.
205- Lama: (tib.) lit.: “jakintsua, maisu, eskolatua”.
206- Laser: (ing.) akronimoa da, izpi moeta bat.
207- Latex: (lat.) lit.: “likidoa, likorea”.
208- Leader: (ing.) lit.: “buruzagia, nagusia”.
209- Leitmotiv: (ing.) lit.: “motibu gidaria”.
210- Lifting: (ing.) azaleko ximurrak kentzeko egiten den ebakuntza kirurgiko estetikoa.
211- Light: (ing.) lit.: “arina, ahula, leuna”.
212- Lontananza: (it.) urrunean.
213- Look: (ing.) lit.: “itxura, begirada”.
214- Lord: (ing.) Ingalaterrako noblea, gizonezkoa.
215- LSD: (ing.) akronimoa; droga aluzinogenoa.
216- Lunch: (ing.) aperitiboa, janaritxoa, hamaiketakoa.
217- Luthier: (fr.) bibolin egilea.
218- Macramé: (fr.) esku-lana lokarriekin korapiloak eginez.
219- Mademoiselle: (fr.) andereño (ez eskolakoa).
220- Mafia: (it.) erakunde sekretua.
221- Mahatma: (ing.) lit.: “anima haundia”.
222- Maillot: (fr.) jantzi tipo bat.
223- Maizena: (ing.) izen komertziala, USA-n 1.850ean.
224- Manager: (ing.) planifikatzailea orokorrean.
225- Mandala: (sans.) lit.: “zirkulua”.
226- Manga: (jap.) komiki japoniarra.
227- Mantra: (sans.) otoitz egitean errepikatzen den formula errituala.
228- Maquis: (fr.) II Munduko Gerran zibilek eratutako erresistentzia.
229- Marine: (ing.) egun USA-ko itsas-infanteriako soldadua.
230- Marketing: (ing.) teknika komertzialak.
231- Marron: (fr.) gaztain kolorea, marroia.
232- Martini: (it.) edari aperitibo baten izen komertziala.
233- Masía: (kat.) baserri antzekoa.
234- Master: (ing.) lit.: “maisu”.
235- Meiga: (gal.) sorgiña.
236- Mélange: (fr.) nahastea.
237- Menhir: (bretoniera) lit.: “harri luzea”.
238- Michelin: (fr.) gurpilen marka komertziala.
239- Microchip: (ing.) zirkuitu elektronikoa.
240- Mikado: (jap.) lit.: “ate gorena, sublimea”.
241- Minestrone: (it.) zopa italiarra.
242- Miss: (ing.) lit.: “andereño” (ez eskolakoa).
243- Mister: (ing.) lit.: “jauna”.
244- Mix: (ing.) nahastea.
245- Mortadella: (it.) lukainka tipo bat, mortadela.
246- Mountain bike: (ing.) lit.: “mendiko bizikleta”.
247- Naïf: (fr.) “gizaixoa”.
248- Napalm: (ing.) siglak; lehergailu pizgarriak.
249- NASA: (ing.) akronimoa; USA-ko agentzia espaziala.
250- Nasciturus: (lat.) jaiotzear dagoena, fetoa.
251- Nescafé: (fr.) marka komertziala.
252- Ninja: (ing.) ezpataria, mertzenario japoniarra.
253- Nobuck: (ing.) larru moeta bat.
254- Noël: (fr.) lit.: “Gabonak”.
255- Nurse: (ing.) umezaina, sentzaina, institutriza, kanguroa...
256- Off: (ing.) amatatuta, itzalita.
257- OK: (ing.) ados, konforme, bai.
258- Om: (sans.) hinduista eta budisten hitz sakratua.
259- Ombudsman: (ing.) arartekoa.
260- Omertá: (it.) lit.: “apaltasuna”, Camorraren ixiltasunezko legea.
261- On: (ing.) biztuta, piztuta, martxan, ari.
262- Oscar: (ing.) sari zinematografiko ipar-amerikarra.
263- Ossobuco: (it.) lit.: “zilodun hezurra”.
264- Outsider: (ing.) kanpotarra, atzerritarra, estrainua.
265- Overbooking: (ing.) lit.: “gain-kontratazioa”.
266- Pacha: (fr.) goren agintari turkiarra.
267- Pack: (ing.) paketea.
268- Palmarès: (fr.) saridunen ohorezko zerrenda.
269- Pandemonium: (lat.) grekeratik “etsai guziak”.
270- Panty: (ing.) galtzerdi prakak.
271- Paparazzi: (it.) plurala da hitza; reportero grafikoak.
272- Paprika: (hungariera) hungariako piper-mina.
273- Parabellum: (lat.) lit.: “gerrarako”.
274- Parapente: (fr.) paracaidismo deportiboa.
275- Paria: (fr.) Indiako behe beheko klase sozialekoa.
276- Parka: (ing.) hasieran jaka eskimala, egun beroki akoltxatuak.
277- Parking: (ing.) ibilgailuen aparkalekua.
278- Parterre: (fr.) lit.: “lurretik”.
279- Partizan: (serbiera) gudaria, partisanoa.
280- Partner: (ing.) kide, bikotea edozein ekintzetan.
281- Party: (ing.) lit.: jende “bilera”.
282- Patchouli: (fr.) landare bat; ateratzen den perfumea.
283- Patchwork: (ing.) txatalez egindako ehuna, tela.
284- Pâté: (fr.) jateko orhea, pasta.
285- Payo: (ijit.) ijitoentzat ijito ez dena payoa da.
286- PC: (ing.) “Personal Computer”; ordenagailu, ordenadore edota konputadora pertsonala.
287- PD: (lat.) Post Data.
288- Pedigree: (ing.) animalia baten zuhaitz genealogikoa; horren ziurtaagiria.
289- Peeling: (ing.) azaleko tratamendu kosmetikoa.
290- Peluche: (fr.) tertziopelo itxurako zuntz sintetikoz egina; ohizkoa panpina mota bat.
291- Penalty: (ing.) lit.: “zigorra”.
292- Pepsi-Cola: (ing.) freskagarri baten marka.
293- Perestroika: (erru.) lit.: “ber-egituraketa”.
294- Perlé: (fr.) lit.: “perladuna, perlatua, perlatsua”.
295- Piano: (it.) lit: “goxoa, leuna”.
296- Piccolo: (it.) lit.: “txikia, ttipia, tikia”.
297- Picnic: (ing.) frantzesetiko pique-nique-tik= denetarik jan, hau ta beste, handik eta hemendik.
298- Piercing: (ing.) lit.: “zulaketa, sartzea”.
299- Ping-pong: (ing.) izen onomatopeikoa, mahaiko tenisa.
300- Pique-nique: (fr.) ikus pic-nic.
301- Pixel: (ing.) euskarri elektronikozko aparatuetan irudi grabatu baten argitasun puntu minimoa.
302- Pizza: (it.) ogi orhez egindako italiar opila gehi beste gehigarriak.
303- Pizzeria: (it.) pizzen sal-tokia.
304- Planetarium: (lat.) planetak eta euren mugimenduak errepresentatzeko dispositibo mekanikoa.
305- Planning: (ing.) lit.: “planifikazioa, planeamendua”.
306- Play: (ing.) jokaldia, martxan ipini, jokatu, jo, hasera eman...
307- Play-back: (ing.) aurrez grabatutiko musikari zuzeneko abotsaren gehiketa.
308- Playboy: (ing.) gizon erakargarria, casanova, andra-zale arrakastaduna.
309- Plexiglas: (ing.) beira sintetikoaren izen komertziala.
310- Plum-cake: (ing.) lit.: “aranaz egindako bizkotxoa”.
311- Podium: (lat.) plataforma goratua.
312- Poker: (ing.) karta joko bat.
313- Polder: (nederlandera) itsasoari irabazitako lurraldeak.
314- Pompier: (fr.) su-hiltzailea, bonberoa.
315- Pompon: (fr.) borla, jantzien zintzilikarioa.
316- Pop: (ing.) popular-aren laburdura.
317- Popcorn: (ing.) lit.: “arto lehertua”.
318- Porno: (ing.) pornographic-aren laburdura.
319- Portland: (ing.) zementua, porlana.
320- Post-it: (ing.) lit.: “itsas, kola... ezazu”.
321- Pot-pourri: (fr.) lit.: “lapiko ustela”.
322- Prana: (sans.) lit.: “arnasa”.
323- Praxis: (gr.) praktika.
324- Pressing: (ing.) presioa, erasoa...
325- Proletariat: (al.) langilegoa; zelanbait “prole=ume askoduna”.
326- Psike: (gr.) lit.: “anima, arnasa”.
327- Pub: (ing.) taberna antzekoa.
328- Puenting: (gazt.) hitz sasi-ingelesa, kirol ekintza bat.
329- Punk (rock): (ing.) lit.: “rock zikina”.
330- Puzzle: (ing.) buruhaustea, puzzlea.
331- PVC: (ing.) plastiko mota baten siglak.
332- Quantum: (lat.) atomo baten energia unitatea.
333- Quark: (ing.) oinarrizko partikula azpi-atomikoak.
334- Quasar: (ing.) izen akronimoa; galaxiak eta zeruko beste objetuak izendatzeko izen generikoa.
335- Quasi: (lat.) kasik, ia.
336- Queimada: (gal.) lit.: “errea”; edari beroa.
337- Quiz game: (ing.) lit.: “galdera eta erantzunen jokoa”.
338- Radar: (ing.) siglak; lit.: “radioaren bidezko detekzio eta lokalizaioa”.
339- Rafting: (ing.) kirol mota bat; raft= baltsa.
340- Ragazzo/a: (it.) mutila/neska.
341- Rais: (arab.) Egiptoko presidentea; agintari burua, lehendakaria, jefea.
342- Raja: (sans.) lit.: “erregea”.
343- Ralenti: (fr.) motorraren hainbat bira minutuko abiadura.
344- Rally (ing.) eta rallye (fr.): froga desberdinetako kirol-lehiaketa automobilistikoa.
345- Ranking: (ing.) sailkapena.
346- Rap: (ing.) lit.: “berriketa, tartara...”.
347- Rasta (farian): (ing.) Jamaikan sorturiko mugimendu politiko-erlijiosoa.
348- Ratio: (lat.) bi kantitateen arteko “harremana, proportzioa, indizea...”.
349- Record: (ing.) 1 grabaketa 2 kiroletan eta markarik onena, hoberena.
350- Reggae: (ing.) musika jamaikarra.
351- Relax: (ing.) lit.: “erlajazioa”.
352- Remake: (ing.) ber-egina, berriro egina.
353- Rendez-vous: (fr.) zita, norbaitekin geratzea.
354- Requiem: (lat.) lit.: “atsedena, deskantsua”.
355- Restaurant: (fr.) jatetxea, restaurantea.
356- Retro: (lat.) lit.: “atzeruntz, atzerantz, atzera”.
357- Revival: (ing.) atzeranzko joera (musika, moda...).
358- Revolver: (ing.) suzko arma motza.
359- Rex: (lat.) erregea.
360- Rifle: (ing.) suzko arma luzea.
361- Roast-beef: (ing.) lit.: “idi errea”.
362- Robot: (al.) automata.
363- Rock, rock&roll: (ing.) mugimendu musikal, ideologiko eta kulturala.
364- Rococo: (fr.) estilo dekoratiboa; kurtsi, birkargatua adierazteko.
365- Rôle: (fr.) papera, rola.
366- Roquefort: (fr.) gazta mota bat.
367- Rottweiler: (al.) txakur arraza.
368- Roulotte: (fr.) karabana, rulota.
369- Royalty: (ing.) lit.: “erregalia”; irabazi ekonomikoa.
370- Rugby: (ing.) kirol mota bat.
371- Sabbat(h): (hebr.) lit.: “atsedena”; zapatua, larunbata.
372- Sabotage: (fr.) borrokatzeko modu bat.
373- Safari: (ing.) Afrikako bidaiak, expedizioak.
374- Saga: (islandiera) dinastia, klana, senitartea.
375- Sake: (jap.) arrozarekin eginiko edari japoniarra.
376- Salve: (lat.) lit.: “agurtzen zaitut”.
377- Samurai: (jap.) lit.: “laguntzailea”; jauregi inperialeko gudaria.
378- Sandwich: (ing.) otartekoa, bokadiloa.
379- Santa Claus: (ing.) Gabonetako pertsonaia.
380- Sapristi!: (fr.) arraioa! arranopola!
381- Sauna: (finlandiera) lurrunezko bainua.
382- Scanner: (ing.) lit.: “analizadorea, aztertzailea”.
383- Sexy: (ing.) sexualki erakargarria dena.
384- Sheriff: (ing.) poliziako ofiziala.
385- Sherpa: (tib.) lit.: “ekialdekoa”; mendizaleen gidariak Himalayako mendietan.
386- Shopping: (ing.) “dendaz denda ibili erosketak egiten”.
387- Shorts: (ing.) lit.: “motzak, laburrak”; prakak.
388- Show: (ing.) lit.: “espektakulua, ikuskizuna”.
389- Sir: (ing.) lit.: “jauna”.
390- Skai: (ing.) larru itxurako material sintetikoa.
391- Skate-board: (ing.) lit.: “irristatzeko taula”.
392- Skijama: hitz hibridoa ski (fr.)= eski eta pijama (gazt.)= pijama.
393- Skin-head: (ing.) lit.: “kaxka-motz”.
394- Slip: (ing.) galtzontziloak.
395- Slogan: (ing.) esaldi, lema... publizitarioa, politikoa...
396- Smog: (ing.) kutsadurak sortutako lainoa.
397- Smoking: (ing.) etiketazko gizon-jantzia.
398- Snob: (ing.) moda jarraitzailea, hortera.
399- Software: (ing.) lit.: “ekipo biguna”, programa informatikoak.
400- Solarium: (lat.) eguzkitan egoteko lekua; aparatoa.
401- Solidarnosc: (poloniera) lit.: “elkartasuna, solidaritatea”.
Sindikatu oso ezagunaren izena.
402- Sonotone: (ing.) entzun-gailu marka komertziala.
403- SOS: (ing.) mortse sisteman “hel! laguntza!” eske.
404- Sottovoce: (it.) lit.: “ahopeka”.
405- Souvenir: (fr.) lit.: “oroigarria, oroitgarria”.
406- Soviet: (erru.) lit.: “asanblada, kontseilua”.
407- Speed: (ing.) abiadura.
408- Sponsor: (ing.) launtzailea, babestailea, patrozinatzailea.
409- SPQR: (lat.) Senatus Populusque Romanus= Erromako Senatua eta Herria.
410- Spray: (ing.) birringailua, lurrungailua.
411- Sprint: (ing.) indar haundiena abiadura gehiena lortzeko esfortzua.
412- Sputnik: (erru.) lit.: “bidai-kidea”.
413- Stick: (ing.) lit.: “egurra”.
414- Stock: (ing.) existentziak; erretserban edota gordetako materialak, produktuak...
415- Stradidavius: (lat.) abizen horretako bibolinak.
416- Stress: (ing.) lit.: “kolpea”.
417- Striptease: (ing.) biluztea, larru gorririk ipintzea.
418- Sufi: (arab.) doktrina mistiko bateko aszeta, asketa.
419- Suite: (fr.) konposaketa musikala; hoteleko gela.
420- Sultan: (arab.) lit.: “potere soberanoa”.
421- Summun: (lat.) gradurik gorena.
422- Sumo: (jap.) kirol japoniarra.
423- Superman: (ing.) lit.: “super-gizoana”.
424- Surf(ing): (ing.) olatuekin praktikatzen den kirola.
425- Surimi: (jap.) arrain orhea.
426- Swahili: (suaj.) lit.: “kostakoak”.
427- Swatch: (ing.) kontrak. Swiss watch=erloju suizarra.
428- Tabou: (fr.) polinesiako hizkuntzatik ta=ikutu eta pu=ez ikutu; debekua, tabu.
429- Taekwondo: (korear erara) lit.: “oina eta okabilaren bidea”.
430- Taichi (chuan): (txin.) lit.: “goren azkena”. Gorputz gimnasia.
431- Taiga: (erru.) Siberiako pinu eta urkien basoa.
432- Talmud: (hebr.) lit.: “estudioa, doktrina, irakaskuntza”.
433- Tampax: (ing.) tanpoi higienikoaren marka komertziala.
434- Tanga: (por.) egun bainu-jantzi edo kaltzontzilo ttikiak.
435- Tangram: (ing.) txinako hitzetik “buruhaustea, jostailua”.
436- Tao: (txin.) lit.: “bidea”; lege morala, ordena kosmikoa, jarraibidea... konfuzionismoan.
437- Tarantella: (it.) dantza napolitarra.
438- Tatami: (jap.) lit.: “zerria, estera”.
439- Team: (ing.) taldea, ekipoa.
440- Tempo: (it.) denbora.
441- Tergal: (ing.) marka komertziala. Hari sintetikoa.
442- Terracotta: (it.) buztina egosita.
443- Test: (ing.) lit.: “entseiua”; froga, azterketa.
444- Testa ferro: (it.) lit.: “burdinezko burua”.
445- Tretabrik, tetrapak: (suediarra) lit.: “adreilu lau-aldeetakoa”, “lau aldetako paketea”.
446- Tex-mex: (ing.) texan-mexican=tejano-mexikanoa.
447- Tifosi: (it.) Hooligan (ing.) Hincha (gazt.)= zale, jarraitzaile.
448- Time is money: (ing.) El tiempo es oro (gazt.)= Denbora urrea da.
449- Tipi: (amerindioa) larruzko denda.
450- Tofu: (jap.) gazta itxura duen soiaz eginiko janaria.
451- Tomahawk: (ing.) hitz algonkinoa (amerindioa); gerrarako aizkora.
452- Tombola: (it.) zozketa publikoa.
453- Top: (ing.) lit.: “goikoa”.
454- Totem: (algonkiera) animalia babeslea.
455- Toupet: (fr.) tupe, kopetilea.
456- Tour: (fr.) lit.: “bidaia, ostera, bira”.
457- Tovarish, tovarich: (erru.) “erkide, burkide”.
458- Travesti: (fr.) italianotik, travestito hitzetik; normalki emakumez janzten den gizona.
459- Trekking: (ing.) “ibilaldia”. Turismoa oinez eginez.
460- Trial: (ing.) lit.: “froga”; motoziklismo egiteko era bat.
461- Tricot: (fr.) orratz luze eta artilearekin egiten den esku-lana.
462- Trip: (ing.) lit.: “bidaia”; drogak eraginezkoa.
463- Troika: (erru.) lit.: “hiru, hirukotea”.
464- Troll: (isl.) mitologia islandiarreko erraldoi gaizkilea.
465- Trust: (ing.) lit.: “elkartea, taldea”.
466- Tsunami: (jap.) lit.: “olatuak portuan”; olatu erraldoiak.
467- Tuttifrutti: (it.) lit.: “fruta guztiak”.
468- Ukelele: (haw.) lit.: “arkakuso saltaria”; instrumentu musikal hawaianoa.
469- Ulema: (arab.) lit.: “jakintsua”.
470- Ultimatum: (lat.) azken erabakia.
471- Underground: (ing.) lit.: “lurpekoa”; metroa, baita ere kultura alternatiboan sortzen dena: musika, literatura...
472- Unisex: (ing.) sexu bientzako egokia den edozer.
473- Vale! : (lat.) agurtzeko formula erromatarra; gazteleraz hizketan baieztatzeko formula gisa.
474- Valium: (lat.) farmako baten marka komertziala.
475- Velcro: (fr.) marka komertziala.
476- Verbatim: (lat.) hitzez hitz, berbaz berba.
477- Vermouth: (al.) lit.: “asentsiobelar”, edari aperitiboa.
478- Vespa, vespino: (it.) lit.: “liztor eta liztortxoa”.
479- Video: (lat.) lit.: “dakusat, ikusten dut”. Hitz honekin: videocassette, videoclip, videokonferentzia, videoteka, audio-video, digital video disc (DVD), video-kamera, videotex...
480- VIP: (ing.) Very important person-aren akronimoa= pertsona oso inportantea.
481- Virus: (lat.) lit.: “pozoia, lupua”.
482- Visa: (fr.) lit.: “gauza ikusia”.
483- Vison: (fr.) ugaztun mota bat; bere larru preziatua.
484- Vodka: (erru.) lit.: “ura”; pattar errusiarra.
485- Vogue: (fr.) moda.
486- Voudu: (fr.) lit.: “ispiritua”; kultu afroamerikarra.
487- Voyeur: (fr.) lit.: “begirazalea”.
488- Walkie-talkie: (ing.) lit.: “ibiltaria-hizlaria”, aparatu radiofoniko emisore-rezeptorea.
489- Walkman: (ing.) lit.: “osteralaria,paseialaria”, marka komertziala.
490- WASP: (ing.) White Anglo Saxon & Protestant= Zuria, anglo-sajoia eta protestantea; hiritar amerikar prototipikoa adierazteko.
491- Waterproof: (ing.) erloju eta jantzi iragazkaitzak, inpermeableak urari.
492- Week-end: (ing.) Fin de semana (gazt.) = Aste burua.
493- Welcome: (ing.) Bienvenido/a (gazt.) Bienvenu/e (fr.) = Ongi etorri.
494- Western: (ing.) Del oeste (gazt.)= mendebaldekoa.
495- Word: (ing.) hitza.
496- Workaholic: (ing.) Work= lana eta alcoholic=alkoholikoa-ren nahastea; “lan-adiktoa”.
497- Xarnego: (kat.) payo ijitoentzat dena eta erdalduna euskaldunontzat dena, hots, katalana ez dena.
498- Yahvé: (hebr.) Israelgo Jainkoaren izena, kristauen Jehová.
499- Yak: (tib.) behiaren antzeko ugaztun iletsua.
500- Yang: (txin.) Taon indar maskulinoa, positiboa, zerua, ekintza, lehorra...
501- Yankee: (ing.) zentzu zabalean estatu-batuarra.
502- Yeti: (nepal erara) gizaki itxurako animalia fantastikoa, “edurretako gizon nardagarria” ere deitua.
503- Ye-yé: (fr.) 60. hamarkadako pop musikako “gerra garrasia”, estiloa...
504- Yihad: (arab.) ikus Jihad.
505- Yin(g): (txin.) Taon indar pasiboa, negatiboa, femeninoa, lurra, pasibitatea, hezetasuna...
506- Yoga: (sans.) lit.: “esfortzua”; disziplina aszetikoa brahmanista edota hinduista.
507- Yo-yo: (ing.) jostailu baten izen komertziala.
508- Yuppie: (ing.) hiriko profesional gaztea, maila ekonomiko altua eta oso kontsumitzailea.
509- Yurta: (erru.) Asiako herri batzuren etxebizitza portatila.
510- Zapping: (ing.) telebistako kateen aldaketa arina telemandoa erabiliz.
511- Zen: (jap.) lit.: “meditazioa”
512- Zeppelin: (al.) aerostato motorizatua, Ferdinand von Zeppelin-ek asmatua.
513- Zingaro: (it.) ijitoa.
514- Zodiac: (ing.) marka erregistratua.
515- Zombie: (ing.) voudun hildako bizia.
516- Zoom: (ing.) argazki makinen dispositiboa gauzak hurbiltzeko edo urruntzeko objetibotik.